Ikerketa

Gaur egun, musika ikertzaile lanetan dihardut. Nire ikuspuntutik musika komunikazio prozesua da eta, komunikazio eta kultura ikasketak ditudanez, kantek zer nolako mezuak transmititzen dituzten jakin nahi dut. Zehazki, letren analisian oinarritzen da nire lana. Garatzen ari naizen doktoretza tesia euskal pop musikaren diskurtsoei buruzkoa da; 1990-2020 bitarteko abesti ospetsuen letrak aztertzen ari naiz, Gaztea irratiaren espektroan daudenenak. Deustuko Unibertsitateko komunikazio departamentuan egiten ari naiz tesia, FPI-UD beka batekin.


Euskal musika popularra

Musika popularra mainstream, komertzial, masa-musika, edo pop gisa ulertzen dut nik. Hala, euskal musika popularraren ezagutzan espezializatzen ari naiz: testuingurua, artistak, estiloak, etab. Baina, esan bezala, komunikazioa da neri gehien interesatzen zaidana.

Tesiaz gain, paraleloki beste ikerketa batzuk egin ditut:

  • Hegan egitearen inguruko sinbolismoa euskal musika popularrean. Izenburuan hegaztien edo hegan kontzeptuaren inguruko hitzak dituzten 15 kanten analisia. IV. Ikergazte. Artikuluaren esteka hemen.
  • Euskal musika pandemikoa. 2020ko martxotik 2021eko maiatzera arte konposatu eta Gaztea irratiko zerrendetan ageri diren kantetatik, konfinamendutik aurrera sortu dire kantak identifikatuta, 74 abestiren letren analisian oinarritutako lana.
  • Musika popularra eta leku-identitateak: La Oreja de Van Gogh eta Donostiaren kasua. LOVG talde donostiarraren diskografiaren analisia, Gipuzkoako hiriburuarekin ez ezik beste lurralde batzuekin duten harremana aztergai izanda. Liburu-kapituluaren esteka hemen.