
Aspaldi hasi nintzen abestiak konposatzen, hamahiru urte nituela. Gitarra idatzitako horri melodia jartzeko baliabide gisa erabiltzen dut, barruan dudana ateratzeko helburuarekin. Ibilbide honetan zehar hainbat kontzertu eman baditut ere, 2021eko udara gakoa izan zen berriz musikara hurbildu eta jendaurrean jotzeko.
Zuzenekoetan, nire kantak jotzen ditut. Istorio edo gai bakoitzak hizkuntza batean idaztea eskatzen dit. Abesti gehienak euskaraz badira ere (Ilargia, Uhara, Arima, Geografia Emozionalak…), badaukat baten bat gaztelaniaz (Miedo), ingelesez (Speed, Nostalgia), frantsesez (Liberté, Les yeux), eta, azkenaldian eta Siziliako lurraldearekin dudan harremanari esker, baita italieraz ere (Palermo – Sete di Te osorik da italieraz eta Il Dolce Far Niente eta Anime Perdute abestiek italiera eta euskara batzen dituzte).
Ahotsa eta gitarrarekin, akustiko gozoa, intimoa eta hurbila eskaintzen saiatzen naiz. Feminismoaren aldeko mezuak gizarte eta politikaren kritikarekin uztartzen ditut letretan. Horrez gain, bizipen pertsonalak ere kontatzen ditut, idaztea eta kantatzea baita burua askatzeko dudan modua.
ARIA
2022an Iñaki Ortego teklistarekin jotzen hasi nintzen, hala nola Ormaiztegiko Musikale jaialdian eta Errenteriako Atlantikaldian. Proiektua beste dimentsio bat hartzen ari zela jabetu ginen eta horrela erabaki genuen ARIA taldea sortzea. Hala, 2023tik aurrera ARIA izenpean jotzen arituko gara elkarrekin. Taldekide gehiagoren bila gabiltzan honetan, Domenico Gargano musikari italiarrarekin ari gara gure lehen EP-an lanean.

Kontzertuak
2022
Irailak 16 | ATLANTIKALDIA jaialdia, Errenteria (Iñaki Ortego eta Domenico Garganorekin)
Irailak 16 | ETB1 Hitzokei saioa
Uztailak 17 | Baga Biga Faktoria, Donostia (Iñaki Ortegorekin)
Uztailak 15 | Euskadi Irratia, zuzenekoa irratian
Ekainak 16 | Musikale jaialdia, Ormaiztegi (Iñaki Ortegorekin)
Ekainak 2 | UEU 50 Festa, Teila Fabrika, Donostia
Maiatzak 28 | Kontzertu pribatua, Oiartzun
2021
Abendua: Mojo Cohouse, Palermo, Sizilia
Azaroa: Ex-Karcere zentro soziala, Palermo, Sizilia
Abuztua: Oiangu parkea, Ordizia
Abuztua: Gardeko kanpina, Erronkariko bailara, Nafarroa
Abuztua: Txantxarreka gaztetxea, Antigua, Donostia
Uztaila: Groseko jaiak, Donostia
Horretaz aparte, 2011tik Donostian eta Bartzelonan jo izan dut.